II. Pintxoaren Tunela eta II. Miniatura Sukaldaritza Feria
2008ko Urriak 27, 28 eta 29
Miramar Jauregia
Donostia-San Sebastián
Pintxoaren Tunelaren bigarren edizioa, lehengo urtean bezala, taberna desberdinek egindako pintxo, tapa eta Miniatura Sukaldaritzaren erakusle esanguratsua izango da. Mokadu ezin hobe hauek dastatzeko, bertaratuko direnek ticket merkeak eskuratu ahal izango ditu horretarako prestatua izango den lehiatilan, Miramar Jauregian; Feria ospatzeko auketua izan den egoitza berrian.
Gainera, bertaratzea errazteko, antolakuntzak doako autobus zerbitzua aurreikusi du; Boulevardetik irtengo dira autobusak (Udaletxe izkinetik).
Ekitaldi horrekin batera II. Miniatura Sukaldaritza Feria ospatuko da; bertan bilduko dira, gastronomian, ardo munduan, ostalaritza sektoreko hornitzaile lanetan, sektorearekin erlazionatuak dauden zerbitzuetan adituak diren espositore espezializatu ugari. Ekitaldiak iraungo duen hiru egunetan beraien produktuak aurkeztuko dituzte.
Esposizio Komertziala profesionalentzat bakarrik zabalduko da, gonbidapen bidezko sarrera izango bait dute. Gonbidalpena Gipuzkoako Ostalaritza Elkartean lor daiteke.
|